Iraurgi S.B.

castellano | euskera
FacebookTwitterTuenti

25. urteurrena | Jon Olaizola

4.7 NESKEN SUSPERRALDIA

Mutilen lehen taldea 1990. hamarkadaren erdialdera arazoekin edo unerik onenean ez baldin bazegoen, nesken artean susperraldi bat egon zen, neska seniorren ekipoa osatu zelako. Hain zuzen, batez ere lehen ibilitako jokalariak hasi ziren berriro. Garai hartan Iraurgin nesken jubenil eta kadete mailako taldeak zeuden, eta une on horrek animatuta edo, senior mailakoa sortzea bururatu zitzaien neskei.

Maixol Rezolak eraman zuen gaia klubeko zuzendaritzara, eta bertan ere sartu zen; direktibako lehen neska bera izan zen. Zuzendaritzak baietz, aurrekontua handitu egiten zuela proiektu horrek baina bazegoela sortzerik. Marijo Arozena, Ixiar Bereziartua, Mailu eta Nekane Gurrutxaga, Maier Lizaso, Maite Epelde, Piluka Juaristi, Maixol bera eta beste batzuk animatu ziren ekipoa osatzera, nahiz eta bazekiten ez zutela baldintzarik onenetan lehiatzeko aukerarik izango, baten bat jada umearekin zeudelako, besteak ikasten... Horrela, astean zehar lau bat jokalari baino ez zirela biltzen dio Maixolek, eta han jarduten zutela saskira jaurtiketa batzuk eginez, besterik gabe, ezinezkoa zitzaielako beste ezer egitea. Partiduetan biltzen ziren guztiak.

Bi denboraldi iraun zuen Iraurgiren nesken senior talde hark, eta maila ona eman zuten: Bigarren Erregionalean zegoen taldea eta lehendabiziko denboraldian ez zuen partida bat bera ere galdu.

Kluba

KIROL AUKERA
Txikerra Teilatuak
GRUPO ZAHER