Iraurgi S.B.

castellano | euskera

25. urteurrena | Jon Olaizola

3.9 'GORA EUSKADI'

Lehen esan bezala, Xubi aspalditik ari zen jende gaztea entrenatzen. 1987-88 denboraldian Gipuzkoako selekzio jubenilaren entrenatzailea izan zen bera, eta hark egiten zuen lana bailaratik kanpo aintzat hartzen hasiak ziren. Urte haietan, Xubi zen bakarrenetakoa, jokatzeaz gain, beste bi talde entrenatzeko denbora hartzen zuena. Denbora guztia eskaintzen zion saskibaloiari. Galdetu bestela Mari Joseri...

1988-89 denboraldian, Iraurgi Sabi nesken taldeak Donosti Las Banderasen kontra galdu zuen Gipuzkoako Txapelketa. Nesken mailan Iraurgik inoiz izan duen talderik indartsuena zen hura. Urte luzeetan lanean jardundako taldea zegoen atzean. Belaunaldi desberdinak uztartu ziren. Maixol Rezo-lak, Berta Odriozolak... eskarmentua zuten, eta haiekin bat urte gutxi lehenago Euskadiko Txapelketa eskuratutako Nekane Gurrutxa-gak, Maite Epeldek... taldeari freskotasuna ematen zioten.

Xubi zen Iraurgikoen entrenatzailea. Donostiako taldean, Ramon Aranbururen alabak jokatzen zuen. Joaneko partiduan, jende artean zegoen Ramon Aranbururen emaztea eta zerbait oihukatu zion epaileari, eta Xubik euskaraz isiltzeko esan zion Ramonen emazteari; epaileak, Iraurgin Gora Euskadi! deitzen den teknika (bi besoak gora jasota pitatzen baita) pitatu zion Nartzabalgoari eta kanporatu egin zuen. Iraurgi Sabikoek partida galdu egin zuten, sei puntugatik. Itzulerakoan luzapenean puntu batengatik irabazi zuten. Kontuan izan behar da donostiarrek Lehen Mailako zenbait jokalari zituztela, eta, ondorioz, haien maila ez zela txantxetakoa.

Kluba