Bailarako kirol jardueran bazen
atletismoan serio zebilen jendea, eta talde bat osatu
nahian, Julian Olano Josu Arregirengana gerturatu
zen. Julian betidanik Iraurgitik oso gertu egon izan
da. Taldea sortzeko aukeraz hitz egin ondoren, inolako
oztoporik gabe onartu zen Iraurgiren baitan atletismoko
talde bat sortzea. Azkoitian eta Azpeitian hainbat
mutil eta neska zebilen atletismoan, batzuk eskolarteko
kirolak esnatuta eta beste batzuk mundu horretan urte
gehiago zeramatzatenak; Juan Inazio Santisteban eta
Julian Olano, esate baterako. Horrela sortu zen Iraurgi
Atletismo Taldea, eta urtean behin krosa antolatu
zen gerora. Urte batzuk egin zituzten Iraurgin, eta
gero beraien bidea jarraitu zuten.