Talde seniorrak 1986-87 denboraldian
beste arrakasta bat eskuratu zuen, Bigarren Mailara
igotzea lortu baitzuen.
Lorpen hura, baina, ez zen kasualitatea. Urte asko
zeramatzaten Iraurgiko jokalariek elkarrekin jokatzen.
Ezinhobeto ezagutzen ziren, eta Jose Miguel Etxanizen
saskibaloirako gaitasuna zen taldearen baliabiderik
garrantzitsuena. Bigarren Mailarako txartela lortzeko,
berriro Ordiziarekin lehiatu behar izan zuten.
Garaipen hartan zeresan
handia izan zuen Luis Oyonoren ekarpenak; deusen trukean,
Donos-tiatik astean bi aldiz etortzen zen entrenatzera
eta hark ekartzen zituen Donostian ikasten zeuden
Iraurgiko gazteak. Saskibaloiaga-tik zoratuta zegoen
beste bat zen Luis, eta Iraurgin zegoen giroa oso
gogokoa zuen.
Bestalde, gainera, Luis
Oyonoren etorrera oso aberasgarria izan zen zenbait
jokalarirentzat, harekin gaztelerazko praktikak egiteko
aukera izan zutelako -ez da euskalduna Oyono-, eta
Iraurgiko zenbaitzuen Gipuzkoa sakoneko kastellanoa
zela eta, taldekideen artean makina bat une paregabe
sortu ziren. Asier Oiarzabal Disdira eta Jose Luis
Legarda-ereñorekin harreman estua izan zuen
Oyonok hizkuntza kontuak zirela eta...