Iraurgi S.B.

castellano | euskera
FacebookTwitterTuenti

25. urteurrena | Jon Olaizola

2.3 BIDEA IREKIZ NESKAK

Iraurgik 1980-81ean bi neska talde zituen federatuta, biak jubenil mailan. Iñaki Uriak eta Cristina Arregik gidatzen zituzten. Neska talde bat eskolarteko txapelketatik zetorren, eta besteko jokalariak -Elvira Horrilo izan ezik denak azkoitiarrak- lehenago aritzen ziren, baina sekula federatzera ausartu gabe. Hor hasi zen Iraurgin neska talde federatuen ibilbidea.

Iñaki Uriak beti neska taldeak entrenatu zituen; batetik, hasiera batean neskan taldeak entrenatzeko aukera handiagoa zegoelako, eta, bestetik, esandakoa zintzo betetzen zutelako, inolako mutur, erantzun eta begirada txarrik gabe; eta baita Uriak neskak mutilak baino gustukoagoak zituelako ere, jakina.

Kluba

KIROL AUKERA
Txikerra Teilatuak
GRUPO ZAHER