Iraurgi S.B.

castellano | euskera
FacebookTwitterTuenti

25. urteurrena | Jon Olaizola

KLUB ERROMANTIKOA

Luis Oyono (Iraurgi saskibaloi taldeko jokalari ohia)

Iraurgira iritsi nintzenean pentsatzen nuen jende itxiarekin topatuko nintzela, baina oker nengoen, egundoko giroa aurkitu nuelako. Eta horregatik egon nintzen azkenean urte batzuetan Iraurgin. Aurretik Askatuakekin gorengo mailan jokatuta nengoen, baina niretzat ez zen behera egitea Iraurgi bezalako talde txiki batera etortzea. Izan ere, saskibaloia gustatu egiten zitzaidalako erabaki nuen jokatzen segitzea, eta, gainera, hemen zegoen giroarekin, oso erraza zitzaidan segitzea. Azken batean, klub erromantikoa zen Iraurgi, familia bat bezalakoa, kantxan ez ezik, kalean ere elkarrekin ibiltzen zelako bertako jendea, eta frontoian jokatzeak berak ere bazuelako xarmarik. Gaur, oro har, galduta dago erromantizismo hori, eta pena da.

Kluba

KIROL AUKERA
Txikerra Teilatuak
GRUPO ZAHER