Iraurgi S.B.

castellano | euskera
FacebookTwitterTuenti

25. urteurrena | Jon Olaizola

HUTSETIK HASI ETA...

Josu Arregi (Iraurgi Saskibaloi Elkarteko sortzailea)

Iraurgi sortzerako banenbilen ni saskibaloian jokatzen, hasieran Durangon ibili nintzelako, eta gero Bilbon, Aguilasen, eta banuen gogoa Azkoitian eta Azpeitian kirol hau sustatzeko eta bultzatzeko. Bilbon nenbilela hasi nintzen hemen pixka bat lan horretan. Eta, jakina, hutsetik hasi behar izan nuen, ez zegoelako ez azpiegiturarik, ez girorik, ez jokalaririk, ez jakituriarik... Ezer ez. Bilbokoa ezagututa, honako banekarren ideia bat, eta, oroz gain, hauxe zen: klub bezala antolatzea. Hori zen ondorengo guztiaren oinarria. Baina nik bakarrik ezin nuen, eta hiru bat lagunen beharra neukan. Lortu nituen lagun horiek, eta, behin oinarria jarri ostean, denbora gutxian jauzi handia eman zuen Iraurgik. Zerbait esan nahi du horrek.

Kluba

KIROL AUKERA
Txikerra Teilatuak
GRUPO ZAHER