Mutilen lehen taldea 1990. hamarkadaren
erdialdera arazoekin edo unerik onenean ez baldin
bazegoen, nesken artean susperraldi bat egon zen,
neska seniorren ekipoa osatu zelako. Hain zuzen, batez
ere lehen ibilitako jokalariak hasi ziren berriro.
Garai hartan Iraurgin nesken jubenil eta kadete mailako
taldeak zeuden, eta une on horrek animatuta edo, senior
mailakoa sortzea bururatu zitzaien neskei.
Maixol Rezolaren maila 'mundiala' |
Iraurgik
nesken artean izan duen jokalaririk
onena izan da Maixol Rezola. Eta bera
ere Xubiren produktu bat izan zen.
Izan ere, Maixolek bederatzi urte
zituenerako hartu zuen Xubik entrenatzeko
eta bere taldean izateko, eta hark
hemezortzi urte bete arte egin zuten
lan elkarrekin. Gipuzkoako selekzioan
ez ezik, Euskadikoan (EAEkoan) ere
jokatu izan zuen Maixolek; hain zuzen
ere, lau urtez. Eta 1986-87 denboraldian
Mundialet lehiaketa jokatu zuen Euskadirekin,
Bartzelonan, atzerriko selekzio batzuen
kontra. Maixolek garai haietan eduki
zuen Euskal Herriko klub ezagunen
eskaintzarik, baina nahiago izan zuen
Iraurgin gelditzea.
| |
Maixol
Rezola -goian ezkerretik
hirugarrena-, 1985-86an,
Euskadiko selekzioarekin. |
|
|
|
Maixol Rezolak eraman zuen gaia
klubeko zuzendaritzara, eta bertan ere sartu zen;
direktibako lehen neska bera izan zen. Zuzendaritzak
baietz, aurrekontua handitu egiten zuela proiektu
horrek baina bazegoela sortzerik. Marijo Arozena,
Ixiar Bereziartua, Mailu eta Nekane Gurrutxaga, Maier
Lizaso, Maite Epelde, Piluka Juaristi, Maixol bera
eta beste batzuk animatu ziren ekipoa osatzera, nahiz
eta bazekiten ez zutela baldintzarik onenetan lehiatzeko
aukerarik izango, baten bat jada umearekin zeudelako,
besteak ikasten... Horrela, astean zehar lau bat jokalari
baino ez zirela biltzen dio Maixolek, eta han jarduten
zutela saskira jaurtiketa batzuk eginez, besterik
gabe, ezinezkoa zitzaielako beste ezer egitea. Partiduetan
biltzen ziren guztiak.
Bi denboraldi iraun
zuen Iraurgiren nesken senior talde hark, eta maila
ona eman zuten: Bigarren Erregionalean zegoen taldea
eta lehendabiziko denboraldian ez zuen partida bat
bera ere galdu.
|