Bilatu
¡CSS Válido!
4.5 Zuk ere entrenatu
92-93 Neskak
Nesken 1992-93ko kadeteen taldea. Goian, ezkerretik, Berta Odriozola, Aitzpea Huegun, Maria Jesus Urbieta, Ainhoa Etxaniz, Edurne Olaizola eta Maixol Rezola. Behean, Ana Asiain, Koro Epelde, Begoña Arakistain, Mirari Amenabar, Lorea Landa eta Nerea Epelde.
Jokalariak beraiek edo jokalari izateari utzi berriak zirenak hasi ziren Iraurgiko taldeak entrenatzen. Hala, Jose Luis Legarda-ereño, Aitor Goenaga Ormaetxe, Angel Sarasua, Iñigo Odriozola, Xanti Pattana, Ibon Oiarzabal, Jon Olaizola, Maixol Rezola edota Mailu Gurrutxaga ibili ziren entrenatzaile lanetan. Gehienak ere Xubik urte askotan gazteekin eginiko lanaren emaitzez baliatu ziren.

Gazteen artean teknika indibiduala egoki landutako jendea zetorren, eta denen artean Eñaut Aranbarri zen bereziki nabarmentzen zena. Lehen Donostiatik etortzen ziren jokalarien jitea zuen Eñautek: oso teknika landua, aparta, Iraurgin ohitutako talde-lan jokorako berekoiegia iruditzen baldin bazen ere. Beste jite bateko jokalaria zen Eñaut, desberdina. Xubik luzaroan entrenatua zuen bakarkako lanean. Berehala bota zioten begia Donostia eta Gasteiz aldeko klubek Eñauti, baina honek Ameriketako Estatu Batuetara egin zuen jauzia, eta azkeneko denboraldi hau ere hantxe egin du unibertsitate mailan jokatzen.

Entrenatzaile hasiberri dezente egon arren, Iraurgik seniorren entrenatzailea aurkitzeko zailtasunak zituen. Izan ere, ez zen erraza babes handirik ez zuen talde haren kargua hartzea. Entrenatzaile lanerako jartzen zenak beti zuen beste zeregin bat. Arazo handia zegoen taldea Bigarren Mailara igotzen zenean, Iraurgin titulu nazionala Xubik eta Josu Arregik baino ez dutelako.

1994-95 denboraldian Iraurgiko jokalari denak kiroldegiko abonua atera beharrean izan ziren. Lau urte ziren atera beharrik izan ez zutela. Aipatutako denboraldian, Udalak eskaera hori luzatu zion klubari, eta jokalarien artean hainbat tira-bira piztu baziren ere, azkenik jokalari guztiak bazkide egin ziren. Beraz, hasierako urte haietan bezala, saskibaloian jokatu nahi zuenak ordaindu beharra zuen; herrian ez zegoen bereizketarik Iraurgin federatuta egoteagatik.
 
25. urteurrena > kiroldegiko aroa: gozoa bezain larria
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea