Frontoian jokatzen zuten Iraurgiko
taldekideek dagoeneko urte batzuk bazeramatzaten elkarrekin;
Josu Arregi, Uria, Etxaniz, Xubi, Pino eta Pello Aizpuru
ziren taldeko beteranoak. Txanton, Bereziartua, Txopo,
Javier Odriozola, Natxo, Pablo eta Pello Arizmendi
ere junior mailan batera arituak ziren; azkeneko laurak,
hain zuzen, azkoitiarrak, eta, gainera, koadrila berekoak.
Baina ez zegoen Iraurgiko jokalarien artean taldetxorik,
ezta zatiketarik ere. Aparteko giroa zen nagusi jokalarien
eta zuzendaritzaren artean.
Horren adierazgarri da partiden ondoren gertatzen
zena. Hau da, partidak amaitzean, jokalariak, entrenatzailea,
zuzendaritzakoak, Iñaki Zubizarreta lehendakari
jauna, denak batera ateratzen ziren kalera trago batzuk
hartzera. Estreinakoa Kojuaenean hartzen zen, frontoi
atariko tabernan. Neska-lagunarekin edo sendiarekin
lotura zutenak, berehala dendaz arduratzera joan ohi
ziren, baina gazteenak lehendakari jaunaren akuilupean
kale buelta egiten zuten. Iñaki Nartzabal-goak
bazuen tabernetara sartzean oso berea zen aipu bat:
“Hi, ez galdeu zer egin deun!”, bota ohi
zien tabernariei eta topo egindako ezagunei, beste
aldera begiratu eta eskua dantzatuz. Gorakoan txikitoari
kaba nahasiz egiten zitzaion torero afaltzeari. Jarraian,
kaba, garagardoa edo Gin-tonikak zurrupatuz etorri
ohi zen mundua konpontzearen txanda.
PARRANDARAKO ZALETASUNA
| |
Iraurgiko
kide eta jarraitzailea batzuk,
Azpeitian, Inauteri batzuetan. |
|
|
Kirola egitea eta gogor entrenatzea
zen helburua, baina bistan da Iraurgiko partaideen
parrandarako zaletasuna zela klubaren beste ezaugarri
bat. Taldean beti giro bikaina zegoen, eta behin partida
jokatzen zenean, festaren tartea etortzen zen. Taldekideak
anaiak balira bezala konpontzen ziren, eta zuzendaritzakoak
baba zeriela zeuden: jendea gaztea zen eta kasu gehienetan
oraindik ezkondu gabeak, eta sendiarekin ez zuten,
gehienek, aparteko loturarik; makina bat andregai
haserretu zen, hori bai. Giro onari eutsiz, Inauterietan
hainbat aldiz mozorrotu izan ziren Iraurgikoak.
Zuzendaritzan Javier Beobide, Luixio Aizpuru, Iñaki
Artola Pittiko, Patxi Azpiazu eta Jaxinto Uriarte
zeuden, besteak beste, eta Iraurgi Hirugarren Mailara
igotzearekin bat, Alberto Amenabar eta Joseba Olazabal
Txorrotxa gehitu zitzaizkien; azken hori, gerora urte
luzeetan taldean lan ugari egin duena. Miguel Etxabe
Kapi masailaria ere bikain egokitu zen taldeko girora.
| |
Iraurgiko
kide batzuk, Azpeitian, Inauterietan
mozorrotua. Goian, Juanjo Arakistain
Pino, Jose Luis Zubizarreta
eta Iñaki Artola Pittiko.
Behean, Javier Beobide, Jose
Miguel Etxaniz eta Iñaki
Uria. |
|
|
Txorrotxak kontatzen duenez,
sarri entzun behar izan zuen kalean edo lantokian
ez zela parte onekoa saskibaloiagatik musutruk hainbeste
lan egitea eta hainbeste saltsatan aritzea. Beti gauza
bera entzun izan omen du, jendeak ezin sinets zezakeelako,
norberarentzako inolako irabazirik gabe hainbeste
lan egin zitekeenik. Baina sasoi hartakoa sufrimendutik
baino gertuago, lan gogaikarria baino gehiago zen
lagunartean, giro bikainean bultzatzen ziren ekintzak.
Amets bat izan zuen lagun talde hark; eta amets hura
bizitzen ari ziren.
|