Bilatu
¡CSS Válido!
2.8 Entrenatzaile sarea
Klubak antolakuntza berria abian jarri zuenarekin bat, berehala jabetu zen pilatzen ari zitzaion lana behar bezala bideratzeko ezinbestekoa zela trebatutako entrenatzaile sarea sortzea. Lana behe-behetik egin behar zen, baita entrenatzaileei zegokienean ere.

Giro bero-beroa zegoen. Jendeak oso gertutik jarraitzen zuen saskibaloia eta gauzak egiteko grina zen nagusi. Ondorioz, uda partean entrenatzaile ikastaroak antolatu ziren, eta hainbatek eskuratu zuten monitore agiria. Hemendik, Iraurgiko taldeak entrenatuko zituzten hainbat jende berri atera zen; Cruz Azpiazu eta Pedro Mari Zabarte, besteak beste, inoiz federatuta jokatu ez zutenak, baina beti gertutik jarraitu zuten saskibaloia eta taldeez arduratzeko prest agertu ziren. Beste bi entrenatzaile berri ere apuntatu ziren garai hartan: Julian Zabarte Txopo eta Xubi. Horrela Txopo eta Xubi Orenseraino (Galizia) joan ziren, Xubiren Seat 127an, entrenatzaileentzako zegoen ikastaro batean parte hartzera.

Txopo, jada entrenatzaile zela, mutilekin aritu zen; Domusatik lanetik irten eta burdin usaina kentzeko astirik gabe Betharramdarretan makina bat arrats eman zituen jokalariak entrenatzen. Xubik, berriz, nesken taldeak eta mutilenak tartekatu zituen 1989. urtea arte; gero, 1996a arte, beti mutilak zuzendu zituen. Berehala nabarmendu zen Xubiren izaera taldea zuzentzekoan: oso entrenatzaile lehiakorra zen, jokalariengandik beti onena eskatzen zuena, tematsua, burugogorra eta oso-oso langilea. Oraindik segitzen du entrenatzaile, mutil kozkorrei erakusten hain zuzen.
 
25. urteurrena > Eskolarteko txapelketatik Hirugarren Mailara
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea