Giro hartan sortu zen proiektu
berri bat, kanpeonato lokala deitu zitzaiona. Lagunartean
saskibaloian jokatzeko aukera eman nahi zen. Uda partean
jokatzen zen, txapelketak amaituta zeudenean eta eguraldi
onak hasten zirenean. Soilik mutilentzako antolatzen
zen. Eta oso partehartze zabala izaten zuen. Bertan,
urte batzuk atzerago saskibaloian aritu zena, saskibaloia
gogokoa zuen jende gaztea, inoiz bote bat eman ez
zuen jendea... denetatik apuntatzen zen. Betharramdarretan
giro bikaina izaten zen. Eta giro horretan, gerora
Iraurgin partaide izan ziren hainbat jokalari berri
sortu zen. Bide berri bat zen taldea indartzeko. Junior
mailarako jokalariak arrantzatu ziren; lehendabiziko
fruituak, besteak beste, Joseba Otaegi, Joseba Olazabal
Txorrotxa, Xabier Errasti, Patxi Arruti, Lucas Olaizola,
Josu Garmendia, Garagartza, Jesus Mari Goenaga Txiki,
Mikel Arrieta, Mikel Larrañaga, Jose Luis Aldalur
Marixa... izan ziren. Gerora gehiago etorri ziren:
Aitor Egiguren, Ibon Arregi, Ibon Oiarzabal, Enekoitz
Esnaola, Mikel Perez...
Iñaki
Zubizarreta presidentea Joseba
Otaegiri kanpeonato lokaleko
sari bat ematen, Azpeitian,
plazan. Eskuinean, Juan Inazio
Madina.
Partiduen maila desberdina izaten
zen, eta txapelketa bere bukaerarantz iristen zihoan
neurrian, lehiaketa bera lagunartekoa izan arren,
lehia sutsua izaten zen; han ez zen txantxarik izaten,
eta epaile lanetan aritzen ziren Iraurgiko jokalariek
hamaika arazo izaten zituzten.
25.
urteurrena > Eskolarteko txapelketatik Hirugarren
Mailara