Bilatu
¡CSS Válido!
2.2 Eskolarteko kirola
Goian ezkerretik, Jesus Agirre, Jose Inazio Larrañaga, Vega, Ramon Baglietto, J. Garcia, Jose Antonio Azpiazu eta Juan Cruz Agirre. Behean, Joseba Jauregi, Eduardo Olariaga, Jose Manuel Lizarralde, Esteban Etxaniz, Jose Manuel Andreu eta Jose Angel Aldalur, Azkoitian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1980an, Josu Arregiren esku utzi zuen Urola bailarako eskolarteko kirol jarduera kudeatzeko ardura. Josu bailarako kirol klubekin bildu zen, eta klub bakoitzak aurkeztu behar izan zuen bere kirol proiektua, eta horren arabera jasoko zuen zegokion diru laguntza.

Saskibaloiari zegokionez, Iraurgiko jokalarien esku geratu zen partidetako epaile lana eta haurrei saskibaloia erakusteko ardura. Han ez zegoen ihes egiterik; Iraurgiko orok hartu behar zuen talderen bat entrenatzeko, eta epaile lanak ere egin behar ziren.

Aitortu beharra dago eskolarteko saskibaloi txapelketa haietan ia denak nesken taldeak zirena. Salbuespen gisa, Azkoitian, Flo- reaga Ikastetxean, bildu zen mutilen talde bat, Jesus Agirrek entrenatuko zuena, eta, gainera, gero talde hura oso-osorik Iraurgiko partaide izatera pasatu zen. Mutilentzako saskibaloia kirol berria zen oraindik, eta kirola egiteko lehenengo aukera futbola zen beti. Aldiz, neskek aurreitzirik gabe ematen zuten izena; aukera hoberik ezean... Orduan emakumea eta kirola uztartzea oraindik behar bezala mamitu gabe zegoen.

Goian ezkerretik, Iñaki Uria, Nekane Umerez, Mailu Azkue, Mari Jose Arozena, Beatriz Etxaniz, Arantza Azpitarte eta Idoia Elorza. Behean, Izaskun Egiguren, Beatriz Prat, Ixiar Bereziartua, Josune Lazkano, Aintzane Agirre eta Ana Muguruza, Betharramdarretan.

1984an Iñaki Uriaren eskuetara pasatu zen bailarako eskolarteko kirolaren ardura, eta horrek nabarmen markatu zuen aurrerantzean Iraurgiren kirol jarduerak izan zuen filosofia. Izan ere, kirolaren ikuspegi zabalagoa izatea ekarri zion klubari. Hala, saskibaloia herriaren zerbitzurako kirol bezala gehiago ikusiko zen, lehiaketari muzin egin gabe. Iraurgi ez zen handinahian itsututa zorrak pilatzen joango; alderantziz, emandako diru laguntzarekin moldatuko zen, eta premiak betetzeko diru iturriak bilatzen saiatuko. Ondorioz, aurrekontuak egitean, laguntzak eskatzean, hankak lurrean izango zituen kluba zen Iraurgi. Gaur bezala.
 
25. urteurrena > Eskolarteko txapelketatik Hirugarren Mailara
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea