|
Bilatu |
|
|
 |
|
|
|
1.7
Batzuk joan, besteak etorri |
|
|
| |
Jose
Miguel Etxaniz, goian ezkerretik
hirugarrena, Bilboko Aguilasen
zegoenean. |
|
|
Josu Arregik Aguilas taldera
eraman zuen Jose Miguel Etxaniz 1976. urtean, bistakoa
baitzen etorkizun oparoko jokalaria zela. Etxanizek
bi urte egin zituen han, bigarrena Josu gabe, hau
1977an itzuli zelako herrira. Hark ere goi mailako
saskibaloian aritzeko aukera izan zuen; gerora horrek
bere fruituak eman zituen Iraurgiren mesedetan. Aguilasetik
Askatuakera joan zen, Donostiara, eta gero Juvenen
aritu zen, orduan ere Donostian.
Etxanizek berak Askatuaken egin zuen Luis Oyonoren
ezagupidea -gero urte batzuetan aritu zen Iraurgin
Oyono ezaguna-. Inauteri batzuetan, Donostian, Luis
Oyono, Cunta-Quinte beltz esklabo bezala mozorrotu
zen eta Jose Miguel haren jabe, zuri bezala; Luisek
beldurtzeko hotza pasatu omen zuen, nahiz eta Etxanizek
gogotik egurtu; Bataplan dantzalekuan irabazi zuten
mozorro-sariak pittin bat epeldu zuen.
1977. urtean, Josuren itzulerarekin batera, Iraurgiren
historian giltzarriak izan diren beste bi jokalari
azaldu ziren: Pello Aizpuru eta Jose Luis Zubizarreta
Xubi.
Pelloren hasiera |
Modu
bitxian hasi zen jokatzen Pello Aizpuru.
Altunarekin batera, han izaten zen
Betharrametan saskibaloiko lan saioak
ikusten, aukera zuenean baloia saskira
jaurtitzeko irrikatzen. Behin Josu
Arregi gerturatu zitzaien eta hurrengo
saiora agertzeko esan zien, talde
seniorra jokalari beharrean baitzen.
Baita agertu ere. Hama-lau urte zituen
Pellok! |
|
Pello Aizpuru hamalau urterekin
hasi zen lehen taldean -bere lehen taldean-, 1977an,
eta 1992a arte egon zen jokatzen. Beraz, Pello Azipuruk,
saskibaloian, beti aritu behar izan zuen senior mailan.
XUBI VALENTZIAN HASI ZEN
Xubik, berriz, Betharramdarretan ikasten zuen, eta
1972an Valen-tziara joan zen Chesteko Lan Arloko Unibertsitatera
ikasketak egitera. Han hasi zen saskibaloian jokatzen
eta lau urteren buruan -1976an- Eibarrera etorri zen
BUP egitera. Eibarko ikastetxeko junior taldearekin
Lagun Onak-ekoen aurka jokatzea bururatu zitzaion.
Xubik dioenez, azpeitiarrak jokatzen ez omen ziren
beste munduko ezer. Teknikoki maila eskaseko taldea
izan behar zuen, baina Azpeitian haiei irabaztea oso
zaila omen zen, beldurtzeko egurra banatzen zutelako.
1977an bertan Xubi Lagun Onak-ekoekin hasi zen jokatzen.
Elorza, Uria, Benito, Luis Mari Larrañaga Azpeiti,
Javier Arrue, Esteban Urbieta, Antton Orbegozo, Pello
Aizpuru eta Altu-nak osatzen zuten taldea. Xubik lan
saio batean, ezkerretik sarrera egiteaz gain, saskia
pasatuta saskiratu omen zuen, teknikoki besteen baino
zertxobait maila jantziagoa zuela agerian utziz, eta
Uriak “txulo” deitu omen zion, otzandu
nahian. Pike txikiak, besterik ez, bestela lagun handiak
zirelako.
| |
Goian,
ezkerretik, Esteban Urbieta,
Patxi Ugarteburu, Iñaki
Uria, Mikel Sarasua eta Josu
Arregi. Behean, Iñaki
Altuna, Iñigo Agirre,
Pello Aizpuru, Iñigo
Juaristi, Javier Arrue eta Ina
Irureta, 1977an, artean, Lagun
Onak bezala jokatzen zutenean. |
|
|
Sasoi hartan jokatzen zen saskibaloiak
ez du zerikusirik egungoarekin. Askoz joko askeagoa
zela dio Josu Txapaok, horrenbeste eskemarik gabe.
Bestetik, jokoa motelagoa zen, bai erritmoan, baita
geldialdiei zegokienean ere; pertsonalak jaurtitzean,
hiru aukera izaten zirelako, besteak beste.
|
| |
25.
urteurrena > Baloia eskuan hartzea ez da bekatua |
| |
|
|