|
Bilatu |
|
|
 |
|
|
|
| |
| |
Josu
Arregi, behean eskuinetik bigarrena,
Tabirako Durangoko taldean zenean. |
|
|
Saskibaloiaren bilakaera ulertzeko,
ezinbestekoa da beste zehaztapen bat egitea. Kontuan
izan behar da saskibaloia kristau kolegioetan sortu
eta suspertutako kirola dela. James A. Naismith kanadarrak
asmatu zuen saskibaloia 1891n, Young Men’s Christian
Assoc iation Training School-eko soinketa irakaslea
zenean, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Massachusetts
Estatuko Springfiel herrian. Eguraldi txarra zenean,
batez ere negu partean, estalpean joka zitekeen kirola
sortzeko enkargua jaso, eta zenbait tentaldiren buruan,
arrantzarako saski batez eta baloiaz osatutako kirola
asmatu zuen; basket-ball deituko zena.
Eskolapio batek eraman zuen Kubatik bueltan Kataluniara,
Bartzelonara, kirol honen ezagupidea 1921ean. Euskal
Herrira, berriz, 1939an etorri zen, eta 1940an sortu
zen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa.
1964: ARREGI DURANGORA
Josu Arregi Txapao Durangoko Jesuitetara joan zen
ikastera 1964an, 12 urte zituela, eta horrek bere
garrantzia eduki zuen. Izan ere, Josu hurrengo urtean
hasi zen saskibaloian jokatzen, eta 17 urterekin Aguilas
Bilboko taldeak fitxatu zuen, junior mailan jokatzeko.
Aguilas Espainiako Lehen Mailan zegoen, hain zuzen
zuri-beltzeko telebistan Cabrera, Corbalán,
Brabender, Walter, Rullan... agertzen ziren mailan.
Sasoi hartan, juniorrek seniorrekin batera bidaiatzen
zuten, eta gazteen partida jokatzen zen lehenik, eta
gero helduena. Beraz, Josu Espainian zehar ibili zen
goi mailako saskibaloia biziz. Aguilaseko talde seniorrean
bere lekua irabazi zuen Josuk, eta ezagun egin ziren
hark defentsako zituen dohainak, lanean zuen jarraikortasuna
eta jaurtiketa polita. Diaz Miguel entrenatzaile ezagunak
ere izan zituen Josurenganako laudorioak.
Saskibaloia eskola pribatuetan |
|
|
Saskibaloia
kristau ikastetxe pribatuetan hasi
zen jokatzen Euskal Herrian ere. Francoren
erregimena bere azken hasperenak ematen
ari zenean, Urola bailarako gazte
ugari, hezkuntza ofizialak eskaintzen
zuen adimen anorexiatik ihesi, kanpora
joanak ziren ikastera, eta hauetan
maila politean jokatzen zen saskibaloian.
Kanpoan ikasten zutenen artean Josu
Arregi azpeitiarraren ekarpena funtsezkoa
izan da saskibaloiak bailaran izan
duen historia behar bezala ulertzeko.
|
|
1970 hamarkadako lehen urte
haietan baziren saskibaloia oso gogokoa zuten gazteak
Urola bailaran, baina ez zegoen saskibaloiko talderik,
ezta jokatzeko gune egokirik ere. Dena egiteko zegoen.
Uda partean, Josu Txapao herrira itzultzen zenean,
ezin zen egon saskibaloian jokatu gabe. Jose Mari
Garmendia Fari-k kontatzen duenez, Loiolako jesuiten
nobiziagoko jolastokian ezagutu zuen Josu; honek nola
saskiratzen zuen ikusten egotetik, azkenik harengana
gerturatzera ausartu zen. Kanpoko kolegioetan -Lekaro
zen, Tuteran, Iruñean...- saskibaloian aritzen
zirenak batu ziren haiengana, eta Loiolako jesuiten
atarian zegoen saskibaloiko jolastokia erabiltzeko
baimena lortu zuten. Beraien artean entrenamenduak
egin eta partidak jokatzetik, inguruko herrietako
taldeen aurka lagunarteko norgehiagokak jokatzera
pasatu ziren. Josuk Aguilasen berekin jokatzen zuten
lagunei deitu zien taldea osatzeko; Anasagasti delako
batez oroitzen da bereziki Fari; jauzia egin eta lurrera
noiz itzuliko zen aztarrenik hartzen ez zaion horietakoa
omen zen. Urola trena hartu eta Zumarragara joaten
ziren, eta handik Legazpiraino edo Beasaineraino Javier
Orbegozo, Xabier Azkargorta, Jose Ignacio Zurutuza,
Fari, Esteban Urbieta, Josu Txapao... Norgehiagoka
luzatzen baldin bazen, trenak ez ziela itxaroten jakinda,
presaka kontraerasora jokatuz amaitu beharrean izaten
ziren.
|
| |
25.
urteurrena > Baloia eskuan hartzea ez da bekatua |
| |
|
|