Bilatu
¡CSS Válido!
Barrutik sortua
Julian Olano (Iraurgi atletismo sekzioko sortzailea)
Julián Olano
Atletismoko taldea saskibaloi klub batean. Nolatan? Batetik, egokia iruditu zitzaidalako eta, bestetik, Iraurgi saskibaloikoak ezagutzen nituelako eta horrek gauzak errazten zituelako. Hain zuzen, atletismoko sekzioa sortu aurretik ezagutzen nituen nik Iraurgikoak: Josu Arregi, Iñaki Uria... eta haien entrenamenduak ikustera joaten nintzen. Gero zuzendaritzan sartu nintzen, eta hortik sortu nuen atletismoko arloa, 1986. urtean. Nik neuk betidanik atletismoa gehiago bizi izan dut saskibaloia baino, eta sekzio hori sortu aurretik gazteei Azkoitiko Profesionalean atletismoa erakusten nien, baina behin sekzioa sortu genuenean, modu antolatuagoan hasi nintzen, Xabier Iturralderekin eta. Esperientzia ona izan da.
 
25. urteurrena > iritziak
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea