Bilatu
¡CSS Válido!
Elkarlan naturala
Iñaki Uria (Iraurgi saskibaloi taldeko jokalari ohia)
Iñaki Uria
Azpeitian entrenatu eta Azpeitian jokatu. Gauzak bere horretan soilik ikusita, halaxe egiten du Iraurgik. Baina Iraurgi ez da Azpeitikoa soilik, Azkoitikoa ere badelako, eta horregatik pentsatu izan dut beti azkoitiar jokalariok ez genuela jokatzen Azpeitian, baizik eta Azkoitiko eta Azpeitiko taldean. Ikuspegi aldetik garrantzitsua da hori, klubari berari zabaltasuna ematen diolako, eta, azken batean, zabaltasun horri esker emaitza onak lortu izan dituelako. Izan ere, eta batik bat lehen, azkoitiarrik gabe oso zaila zatekeen saskibaloi talde on bat lortzea, eta alderantziz; bi herrietako jokalariekin hori lortu da. Eta filosofia hori oso barneratuta izan dugunez, Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko elkarlan hori oso natural ikusten dugu.
 
25. urteurrena > iritziak
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea