Bilatu
¡CSS Válido!
Nesken maila ona
Maixol Rezola (Iraurgi saskibaloi taldeko jokalari ohia)
Maixol Rezola
Neska asko eta asko pasatu gara Iraurgitik,eta, dudarik gabe, neskok eman dugun maila ona aipatu behar dut ezer baino lehen, txapelketatan urrutira iristen ginelako. Gogor entrenatzen ginelako zen hori, geure buruari asko exijitzen geniolako. Azpeitia eta Azkoitia mailan eskola arteko txapelketatan neska askok ematen zuten izena, orain dela dozena bat urte neskentzat saskibaloia zelako kirola egiteko ia aukera bakarra egia esan, baina gero oso gutxik zuten Iraurgin jokatzeko aukera, eta Iraurgira iristen zenak bazekien asko sakrifikatu behar zuela, horrela ohituta geundelako. Eta nik uste dut hori zela bidea. Emaitzak oso onak izan ziren, baina horri ez zaio segidarik eman, eta horren errua, hein handi batean, neskok izan dugu.
 
25. urteurrena > iritziak
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea