Neu izan nintzen Iraurgitik
beste klub batera joan zen aurreneko jokalaria; lehendabizi
Bilbora, Aguilas taldera, Josu Arregiren bitartez,
eta gero Donos-tiara, Askatuakera eta Juvenera. Oso
gazterik irten nuen Iraurgitik, eta alde horretatik
handia izan zen aldaketa. Baina baita klub haietako
antolaketa aldetik ere, izen handiko klubak zirelako
eta Iraurgi, aldiz, sortu berria. Pezetarik ez nuen
kobratzen, garai hartan puntako saskibaloian ez zegoelako
dirurik, baina, tira, ikasketak eta pisua ordaintzen
zizkidaten, eta hainbestean gustura. Dena den, soldadutza
egin, pixka bat berriz ere Askatuaken jokatu, eta
Azpeitira itzuli nintzen, Iraurgira, herrian lana
aurkitu nuelako, eta Iraurgiko giroa ere oso berezia
zelako eta giro hori estimatzen delako.
|