Iraurgi sortzerako banenbilen
ni saskibaloian jokatzen, hasieran Durangon ibili
nintzelako, eta gero Bilbon, Aguilasen, eta banuen
gogoa Azkoitian eta Azpeitian kirol hau sustatzeko
eta bultzatzeko. Bilbon nenbilela hasi nintzen hemen
pixka bat lan horretan. Eta, jakina, hutsetik hasi
behar izan nuen, ez zegoelako ez azpiegiturarik, ez
girorik, ez jokalaririk, ez jakituriarik... Ezer ez.
Bilbokoa ezagututa, honako banekarren ideia bat, eta,
oroz gain, hauxe zen: klub bezala antolatzea. Hori
zen ondorengo guztiaren oinarria. Baina nik bakarrik
ezin nuen, eta hiru bat lagunen beharra neukan. Lortu
nituen lagun horiek, eta, behin oinarria jarri ostean,
denbora gutxian jauzi handia eman zuen Iraurgik. Zerbait
esan nahi du horrek.
|