Bilatu
¡CSS Válido!
Koipe pixka bat, mesedez!
Jon Olaizola (Iraurgiren 25. urteurreneko liburuaren egilea)
Jon Olaizola
Eskuartean duzuen orri sorta hau, Iraurgi Saskibaloi Elkartearen ibilbidearen laburpen interesatu bat da. Dudarik gabe, solaskide izan ditudanak, egokien iruditu zaizkien pasarteak nahi duten modura edo ahal duten erara kontatu dizkidate. Gero, azalpen horiek galbahetik pasatu ditut, eta zati desberdinak moztuz, lekuz aldatuz eta manipulatuaz osatu dut azkenean testua. Horrela egiten da historia, ezta?

Omenaldiak egitea, agurrak eta zorionak ematea oso polita eta hunkigarria izaten da, baina koipekeria merkeetan ez erortzen kontu berezia izaten saiatu naiz, norberak bere burua nabarmenegi goraipatzea ez baitago ongi ikusia.

Ahal den testigantza zabalena eta osatuena aurkeztu nahi genuen, inortxo ere baztertu gabe. Dena den, aitzakia ere prest dugu eta hainbat kexu saihestu ahal izango ditugu; izan ere, Saskibaloi Federazioko artxibategiak Donostian duela urte batzuk izan ziren uholdeetan ito egin ziren eta, beraz, datuak biltzeko orduan herren aurkitu gara.

Liburuxka arina, irakurterraza eta itxura politekoa osatu dugulakoan gaude; irakurtzeko ganorarik ezean, argazkietan ezagunak topatzera jolasteko aukera eskainiz. Enekoitz Esnaolak diseinatu eta maketatu du liburua, eta orri sorta hau argitaratua izateko azken bultzada harena izan da. Enekoitzek aitzakia bilatu balu, gure herritar eta irakurle maiteek itxaron beharko lukete beste urte batzuetan orriotan agertzen diren gizon-emakume paregabe hauen ibileren berri izateko. Hori eskapada!

 
25. urteurrena > iritziak
LAN MOBEL COOPERATIVA
Azpeitiko Udala
MARMOLES AZTIRIA
BETIKO Kafea